Landa Etxea

URGAIN I-II

LEKUNBERRI - NAVARRA 
Tel.: 948 504351
HASIERA  PLAZAOLA JOLASEN BAGOIA INGURUAK KONTAKTUAN JARRI

Aralarko San Migel Santutegia

Aralar leku mitikoa da, baso, iturri, kobazuko eta osinez betea, eta aspaldi-aspaldidanik egin dira hor kultuak, historiaurreko trikuharri ugariak zein erdi aroko kristautasunean eraikitako santutegia horren lekuko direlarik. Ez da harritzekoa, beraz, Aralarri horrenbeste kondaira lotzea. Halaber, mota guztietako pertsonaia mitologikoak ibili dira mendi horretatik, hala nola, herensugeak, deabruak, jentilak, lamiak eta sorginak.

San Miguel Santutegia 1.141 ean bukatu zuten, baina jatorria askoz ere zaharragoa omen da ziur aski, eta kondairei lotua dago. Barnean, Europako erdi aroko esmalti lanik garrantzitsuena gorde da (XII. mendekoa) eta, horrez gain, leze txiki bat ere badago. Tradizioak dio zulo horretatik ihes egin zuela Goñiko Teodosioren elezaharrean agertu zen herensugeak.

(Plazaolako Turismo Bulegoko, Plazaola iragarpenetik hartutako testua)

Iribasko iturburua

5 kilometroko ibilaldi atsegin honek Ertzilla errekaren iturburua erakutsiko digu. Erreka arrokatik irteten da; gero, hobian sartzen da; eta azkenik, azalera etortzen da berriro, Larraun ibaia bihurtuta.

Autoa Iribas herriaren sarreran utzita, Larraub ibaira eta honen sorburua jaisten den bidearen ondoan, eliza ezkerraldera utzita herria zeharkatu eta Aiztondo ibarrerantz behera egiten duen pista hartuko dugu; aipatu ibarraren hasierako eremua idorra da, eta bertan Lezegalde izeneko leizea dago. Bertatik lasterrera izen bereko hustubidera iritsiko gara, non, oro har, Guadiana bailiran, gerora Iribasko sorburuan berragertuko diren urak desagertzen baitira. Euri jasak gogorrak izan direnean soilik hustubideak ezin irents dezake ur guztia; horrebestez, urak ibar idorrean aitzin egiten du osineraino. Bideak ibaiaren ezkerraldetik aurrera egiten du Aitzarretako zirku arrokatsuraino; bertan du sorburua Ertzilla ibaiak.

Gorantz doan bidexkak aparkalekuraino, hau da, bidearen amaieraraino eramango gaitu.

S. Joan Bataiatzailearen, omenez eraikitako eliza protogotikoa (XIII. mendearen hasierakoa) bisitatzea gomendatzen da, dorrea eta aurrealdea eder-ederrak baitira.

(Plazaolako Turismo Bulegoko, Plazaola iragarpenetik hartutako testua)

Beigorri abentura parkea

Zuhaitzen adarretan ibiltzeko aukera paregabea ematen du. Bertan, segurtasunez goza dezakate familiek, adinekoek eta baita gazteek ere. Animatzen denak, gozatzeko grina eta irudimen askea besterik ez ditu behar.

(Plazaolako Turismo Bulegoko, Plazaola iragarpenetik hartutako testu eta argazkia)

Mendikulo leizeak

Aralarko mendizerraren formazio karstikoa ezagutzeko adibide bikaina da.

1972an itxi egin zuten, baina orain berriro bisitei ateak zabaldu dizkiete, naturak eman digun altxor hau ezagutzeko aukera izan dezagun.

 

Mendi ibilaldiak

La práctica de senderismo es atractivo único por los alrederores de la zona. Visita a Leitzarralea, zona de recreo y amplios recorridos  para disfrutar del bosque. La senda de Goikola, en la Ferrería de Betelu, La Vía verde del Plazaola, que recorre parte de los valles de Imotz, Larraun y Leitzaran, visita al concejo de Jauntsaras, donde se cuentran los dos ejemplares centenarios de roble común calificados como Monumento Natural.

Aralar Zalditegia

Zaldien alokairua

Esperientziadun edo esperientziarik gabeko zaldikoentzat zalditegi egokia. Turismo gidariarekin Aralarren ibiltzeko aukera eskaintzen digu. Zaldiak, bertan hazten eta hezten dituzte eta aske bizi dira urte osoan zehar.

Inguruetakoko artisauak

Marmeladak, gaztak, sidra, egurrezko tailak, burgintza, larrua eta zeramika dira, Plazaolako artisauek egiten dituzten produktuetako batzuk. Hauek, Plazaolako Partzuergo Turistikoak argitaratu zuen gidarekin bisitatu daitezke.